Mundua -
Elkarrizketa
Israel eta Palestina berriro bilduko dira abuztuaren 14an, Jerusalemen
"Israeldarrek eta palestinarrek negoziazioak berriz hasiko dituzte Jerusalemen, eta ondoren beste bilera bat egingo dute Jericon (Zisjordania)", AEBetako Estatu Departamentuak azaldu duenez.
Erredakzioa
Israelgo Gobernua eta Palestinako Aginte Nazionala berriro bilduko dira abuztuaren 14an, Jerusalemen, AEBetako Estatu departamentuak gaur iragarri duenez.
"Israeldarrek eta palestinarrek negoziazioak berriz hasiko dituzte Jerusalemen, eta ondoren beste bilera bat egingo dute Jericon (Zisjordania)", Jen Psaki AEBetako Estatu Departamentuko bozeramaileak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Bi aldeek bilera egin zuten uztailaren 30ean, Washingtonen, ia hiru urte bildu gabe eman eta gero. Bigarren bilera abuztuaren bigarren astean egin behar zutela aurreratu zuen Tzipi Livni Israelgo Justizia ministroak iragan astean.