Mundua -

Egipto

Mubarak kartzelatik irten da eta ospitale militarrean dago

Maadi ospitale militarrera eraman dute Egiptoko presidente ohia, eta bertan bete beharko du etxeko atxiloaldia, Egiptoko Gobernuak hala aginduta.

Hosni Mubarak ospitalera militarrera heldu da.. Argazkia: EFE
Hosni Mubarak ospitalera militarrera heldu da. Argazkia: EFE
Hosni Mubarak aske geratu da

1:40

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hosni Mubarak Egiptoko presidentea Torako kartzelatik atera da helikoptero medikalizatu batean, eta Maadi ospitale militarrera eraman dute, hark eskatuta, eta bertan bete beharko du etxeko atxiloaldia, Egiptoko segurtasun indarrek jakinarazi dutenez.

Kartzelaren atarian, Mubaraken dozenaka jarraitzaile eta kazetariak elkartu dira.

Kairoko auzitegi batek Mubarak behin-behinean aske uztea eskatu zuen atzo, behin-behineko espetxeratze aldia amaituta.

Hazem al Beblaui Egiptoko lehen ministroak Mubarari etxeko atxiloaldia ezartzeko agindu zuen atzo dekretu batean, "herrialdeak bizi duen larrialdi testuinguruan".

Behin-behinean kartzelan sartu zuten Mubarak, ustez, Al Ahram kazetaritza taldetik milioika libratan baloratutako opariak jasotzea egotzita. Behin-behineko kartzelaldian jarraitzeko gehienezko epea amaituta, aske utzi dute orain.

Edonola ere, Mubarak beste hainbat auzitan nahasita dago, eta, besteak beste, 2011ko Egiptoko iraultzan manifestariak hiltzea, eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi diote. Hori dela eta, Mubarakek ezingo du Egiptotik irten, eta auzitegiak haren kontu korronteak izoztuta mantenduko ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa Kairo Ekialde Hurbileko albisteak