Mundua -
Snowdenen filtrazioak
AEBk eta Erresuma Batuak Almunia zelatatu zuten 2008an eta 2009an
Garai hartan Ekonomia komisarioa zen. 'The New York Times', 'The Guardian' eta 'Der Spiegel' egunkariek Snowdenen filtrazio berriak argitaratu dituzte.
Erredakzioa
Joaquin Almuniaren komunikazioak bidean atzeman zituzten NSA AEBetako Segurtasun Nazionalaren Agentzia eta GCHQ Erresuma Batuko Gobernuko Komunikazioen Koartel Generalak 2008an eta 2009an. Garai hartan Europar Batasuneko Ekonomia komisarioa zen Almunia.
'The New York Times', 'The Guardian' eta 'Der Spiegel' egunkariek Edward Snowdenen filtrazio berriak argitaratu dituzte ostiral honetan. Bertan jasotzen denez, AEBetako eta Erresuma Batuko espioitza zerbitzuek 1.000 ''jomuga'' inguru zelatatu dituzte azken urteotan, tartean Joaquin Almunia. Kaleratutako informazioak ez du zehazten Almuniarekiko espioitza nork egin zuen zehazki.
'The New York Times' egunkarian egindako adierazpenetan ''oso haserre'' agertu da EBko Lehiakortasun komisarioa.