Mundua -

Israel-Palestina

Akordio proposamena aurkeztu dio John Kerryk Mahmud Abasi

AEBetako Estatu idazkariak bigarren hitzordu bat du Abasekin. Jerusalemen Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bildu ostean Ramalara iritsi da Kerry.

John Kerry eta Mahmud Abas
John Kerry eta Mahmud Abas
John Kerry eta Mahmud Abas

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John Kerry AEBetako Estatu idazkaria Mahmud Abas Palestinako presidentearekin bildu da ostiral honetan, israeldarren eta palestinarren arteko gatazkari irtenbidea aurkitzeko bere akordio proposamenaren ildo nagusiak aurkezteko.

Proposamenaren kontrako oihuen artean hartu dute hainbat manifestarik Kerry Ramalan, eta Yaser Abed Rabo Abasen aholkularia ere ekimenaren kontra azaldu da.

Kerryk eta Abasek egindako bileraren emaitzaren inguruan ez dute informaziorik eman, ordea.

Uztailean abiatutako elkarrizketari eustea da AEBetako ordezkariaren asmoa, bi aldean negoziazio mahaian jarrai dezaten. Horretarako, besteak beste, mugak, segurtasuna, Jerusalemen banaketa eta errefuxiatuak ditu proposamenak ildo nagusi.

Kerryk bigarren bilera bat egingo du larunbat honetan Abasekin,Jerusalemen Benjamin Netanyahu Isralego lehen ministroarekin bildu ostean. Igandera arte egongo da Kerry bertan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Israel albisteak Zer gertatzen ari da gaur Palestinan? Ekialde Hurbila Netanyahu, Israelgo lehen ministroa