Mundua -

Gaur ez da agertu

Mohamed Mursiren aurkako epaiketa otsailaren 1era atzeratu dute

Antza, Mursi Polizia Akademiara eraman behar zuen helikopteroak aireratzeko arazoak izan ditu, denboralea dela eta.

Egipto protestak Mursi
Egipto protestak Mursi
Egipto protestak Mursi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mohamed Mursi Egiptoko presidente ohiaren aurkako epaiketa otsailaren 1era atzeratu dute gaur, Mursi ez delako auzitegian agertu, tokiko hedabideek jakitera eman dutenez.

Antza, Mursi Polizia Akademiara eraman behar zuen helikopteroak aireratzeko arazoak izan ditu, denboralea dela eta. Mursi Alexandriako Burg al Arab hiriko espetxean dago.

Mursi indarrez kendu zuten kargutik uztailaren 3an, eta ordutik atxilotuta izan dute Anaia Musulmanen hautagaia izan zena.

Epaiketa horretako beste 14 auzipetuak ere iritsi dira epaitegira gaur goizean, tartean Esam Al Arian PLJ alderdiko presidenteordea.

2012ko abenduan presidente jauregiaren inguruan izandako protestetan hainbat herritarren heriotza eragin zuen operazioaren arduradun nagusi izatea egotzi diete Mursiri eta horrekin batera epaitzen ari diren gainerako guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Epaiketak argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Azken ordukoa Kairo Ekialde Hurbila gaur