Mundua -

Igandean

Errusiak betoa jarri dio AEBk galdeketaren gainean egindako ebazpenari

Obamaren Gobernuak ebazpen baten zirriborroa aurkeztu zuen Krimeako erreferenduma "baliogabekotzat" jotzeko; orain Errusiak betoa jarri dio NBEan, horretarako eskubidea duelako.

Krimea
Krimea
Krimea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Kontseiluan betoa jartzeko eskubidea erabili eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) proposatutako ebazpenari betoa jarri dio.

Obamaren Gobernuak ebazpen baten zirriborroa aurkeztu zuen Krimean bihar egingo duten erreferenduma "baliogabekotzat" jotzeko; orain Errusiak betoa jarri dio NBEan, horretarako eskubidea duelako.

Zirriborroaren arabera, erreferendumak "ezin du baliorik izan, ez Krimeako statusean eragin" eta "galdeketa honen ostean, estatuei, nazioarteko erakundeei eta agentziei Krimeako statusean inolako aldaketarik ez onartzeko" eskatzen diete.

Samantha Power AEBk NBEn duen enbaxadorearen esanetan, Errusiak jarritako betoaren ostean, une "tristea eta aintzat hartzekoa" da. Vitaly Churkin enbaxadore errusiarrak, ordea, gogorarazi duenez, Errusiak lehenengo momentutik erreferenduma defendatu izan du, nazioarteko legea urratzen ez duela uste duelako, beraz, "botoa ez da ezustekoa".

Gerard Araud frantziako enbaxadorea sinesgogor azaldu da argudio errusiarren aurrean, bere ustean, autodeterminaziorako eskubidea justifikatzen du, interesatzen zaionean. "Ezin dugu justifikaezina justifikatu", ziurtatu du.

"Manipulatutako emaitzak"

Bestalde, Krimean bizi diren ukrainar batzuek salatu dutenez, Krimea Ukrainatik banantzearen alde daudenek erreferendumeko emaitzak faltsutuko dituzte bihar, igandea, Errusiarekin bat egiten duela bermatzeko.

"Krimean ez da inoiz hauteskunde garbirik izan. Dagoeneko faltsutzen ari dira. Ziur nago erreferendumeko emaitzak manipulatuko dituztela", esan du Vladislav Jmelovski Krimea Komunitate ukrainarreko presidenteak.

Ekintzailea, halaber, ziur agertu da "nazioarteak ez diola prozesuari oniritzia emango, Ukrainak egingo duen bezala, Errusiak baino ez du legaltzat joko banantzearen aldeko galdeketa".

Jmelovskik gaineratu duenez, "krimearrek ez dute euren bizitzetan hondamendirik, ez bakea eta elkarbizitza arriskuan jarriko duen edonolako gertakaririk nahi".

Tropak Arbatskaya

Ukrainako Ejerzitoaren tropak eta hegazkinak Arbatskayan, Krimeako penintsula eta Ukrainaren gainontzeko lurralde lurrez lotzen dituen lotura bakarretako batean, sartu dira. Tropa errusiarrak bertan lehorreratzeko arriskua dela eta hartu du neurria Ukrainako armadak.

Errusiako 60 militar inguru bertara iritsi eta lubakiak prestatzen hasi direla ikusita, Ukrainako tropen helburua lurraldea babestea dela esan dute Muga Zerbitzuek. Pare bat ordu beranduago, beste 60 errusiar  soldadur Sterlkovoye herrira iritsi dira sei helikopterotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Albisteak Krimea Ukraina Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia argazkiak NBE argazkiak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa