Mundua -

Aurreratutako hauteskundeak

Eskumak irabaziko du gaurko hauteskundeetan Serbian, inkesten arabera

Aleksandar Vucicek politikari nagusiena izatea lortu du azken bi urteetan, ustelkeriaren kontra egindako kanpainagatik eta Serbia modernizatzeko politikengatik, EBn sartzeko asmoarekin.

SNSk Belgradon egindako ekitaldi baten irudia, Vucic buru dela. EFE
SNSk Belgradon egindako ekitaldi baten irudia, Vucic buru dela. EFE
SNSk Belgradon egindako ekitaldi baten irudia, Vucic buru dela. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Serbiak 8.000 hautesleku baino gehiago zabaldu ditu 07:00etan, gaur egiten ari diren aurreratutako hauteskundeetan boza emateko. Faboritoa Aleksandar Vucic zentroeskuineko egungo lehenengo presidenteordea da.

19:00ak arte iraungo du hauteskunde egunak, eta lehenengo emaitzak hautesontziak itxi eta ordu gutxira ezagutuko dira.

6,7 milioi pertsonak boza eman ahalko dute, Parlamentuko 250 diputatuak aukeratzeko, 19 alderdiren eta koalizioren artean.

Inkesta nagusien arabera, Vucicen Alderdi Progresista Serbiarrak (SNS) irabaziko ditu hauteskundeak, bozen % 44 inguru jasota, eta sozialisten alderdiari (bigarren alderdirik bozkatuena) 30 puntu baino gehiago aterata. Vucic, ultraeskuindarra izandakoa, Europaren aldeko politikaria eta ekonomia liberalen defendatzaile sutsua da.

Vucicen alderdiaren ostean, Serbiako Alderdi Sozialista (SPS) ageri da, bigarren postuan. Ivica Dacic orain arte Gobernuburu izandakoak bozen % 13 jasoko ditu, inkesten arabera.

Hirugarrena, aipatutako iturriek diotenez, Alderdi Demokratikoa izango da, bozen 7 % jasota. Alderdia sortu berri du Boris Tadic presidente ohiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Gaurko titularrak Albisteak Hauteskundeak Serbia gaur