Mundua -
Indarkeria Iraken
Gutxienez 31 lagun hil dira atentatu batean, Bagdaden
Gainera, 55 pertsona zauritu dira bi bonba-autokin egindako erasoan. Bi auto-bonbek bata bestearen atzetik eztanda egin dute Irakeko hiriburuaren ekialdean, klub batetik gertu dagoen bidean.
Erredakzioa
Gutxienez 31 pertsona hil eta beste 55 zauritu dira gaur, Bagdaden, auto-bonbekin egindako atentatuan, Irakeko Poliziako iturriek jakitera eman dutenez. Koalizio xiita bateko hauteskunde-ekitaldi baten aurkako erasoa izan da.
Hildako asko Sadequn aliantzaren hauteskunde-propaganda taldeko kideak dira, Al Haq talde xiitako militanteak, alegia. Asteazkeneko hauteskundeetara aurkeztuko den koalizioa da.
Bi bonba-autok bata bestearen atzetik eztanda egin dute Irakeko hiriburuaren ekialdean, klub batetik hurbil dagoen bidean, jendetza ekitaldian parte hartzen ari zenean. Erasoaren ostean zaurituak bertako ospitalera eraman dituzte.
Segurtasun eza nagusi da Irakeko kaleetan, baina herrialdeak hauteskundeak egingo ditu. Segurtasun indarren eta xiiten aurkako eraso terroristak ohikoak dira eta gehiengo sunnitako probintzietan erasoaldi militarra hasi dute.
Indarkeriak gora egin du Iraken. Iaz 8.860 lagun baino gehiago hil zituzten erasoetan, horietatik 7.818 zibilak ziren, NBEren arabera.