Mundua -
Erasoa
Gizon-talde armatu batek hautesleku bat leherrarazi du Iraken
Talde armatu batek, ustez Irakeko Estatu Islamiar estremistarekin lotuta dagoenak, hainbat lehergailu jarri ditu Al Qaem hiriko eraikin batean. Leherketaren unean hutsik zegoen eta ez da inor zauritu.
Erredakzioa
Ustez Irakeko Estatu Islamiarra talde estremistarekin lotutako gizon-talde armatu batek Irak hegoaldean dagoen Al Anbar lurraldeko hautesleku bat leherrarazi du, Poliziaren iturriek azaldu dutenez.
Talde armatuak hainbat lehergailu jarri ditu Al Qaem hiriko eraikin batean. Leherketaren ondorioz, eraikina erori egin da, baina hutsik zegoen eta ez da inor zauritu.
Hamahiru hildako beste eraso batzuetan
Gutxienez hamahiru pertsona hil dira larunbat honetan, Bagdagen eta Irak iparraldean izan diren hainbat erasotan. Hildakoen artean Faiq Talfah Bagadag iparraldeko Salahedin probintziako Kontseiluko kidea eta Erreformarako Batuak koalizioko hautagaia dago. Hiru bizkartzain ere hil dira eraso horretan.
Ostiralean, 31 pertsona hil eta beste 55 zauritu ziren Bagdaden bonba-autoekin egindako atentatu batean. Koalizio xiita bateko hauteskunde-ekitaldi baten aurkako erasoa izan zen.