Mundua -

Bonbardaketa Alepon

Milizia islamiarrek 21 pertsona hil eta 50 zauritu dituzte

Hildako kopuruak gora egin lezake; izan ere, zaurituetako batzuk larri daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milizia islamiarrek botatako hainbat jaurtigaik 21 pertsona hil dituzte, tartean haur bat eta emakume bat, eta 50 pertsona zauritu dituzte, Alepon, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak azaldu duenez.

Hildakoen kopuruak gora egin lezake; izan ere, zaurituetako batzuk larri daude.

Hainbat hegazkin militarrek Al Layramun eta Radhedin auzoak eta Azaz eta Maarah al Artiq guneak bonbardatu dituzte. Erasoaren ondorioz, hainbat pertsona zauritu dira.

Al Shaar auzoan, erregimenaren bonbardaketek lau pertsona hil (horien artean, bi ume) eta hainbat pertsona zauritu dituzte. Tal Refaten ere, herritar batzuk hil dituzte eta beste hainbat zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatzen ari da munduan? Gerra Siria Estatu islamiarra berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Siria Ekialde Hurbila