Mundua -

Aurrenekoz

Hamasek Palestinako presidentetzarako hauteskundeetan parte hartuko du

Lehen aldiz hartuko du parte Palestinako Aginte Nazionaleko hauteskundeetan. 2007. urtetik, Gazako Zerrenda gobernatzen du Hamasek.

Hamas
Hamas
Israelek bertan behera utzi ditu Palestinarekin zituen bake elkarrizketak

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas mugimendu islamiarrak Palestinako Aginte Nazionaleko presidentetzarako hauteskundeetan parte hartuko du, eta hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagai batzuk babestuko ditu, atzo Al-Rai albiste agentzia ofizialak iragarri zuenez.

Sei hilabeteko epean egingo dituzte hauteskunde horiek, legislatiboekin batera, aurreko astean Hamas eta Al-Fatah mugimenduek sinatutako hitzarmenaren arabera.

Lehen aldiz hartuko du parte Palestinako Aginte Nazionaleko presidentea hautatzeko hauteskundeetan 2007. urtetik Gazako Zerrenda gobernatzen duen talde horrek. Mahmud Abas Palestinako presidentearen aurka altxatu zirenetik (2007ko ekainean) daude Hamaseko ordezkariek Gazako Zerrendan agintean. Ordutik, aldeak askotan saiatu dira akordio bat adosten, baina orain arte ez dute hitzarmenik lortu.

Oraingoan arrakastarako aukera gehiago dagoela dirudi, bake prozesuaren amaiera eta Hamasek pairatzen duen egoera politikoa ikusita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Palestina azken orduko albisteak Hauteskundeak Ekialde Hurbila Hamas gaur