Mundua -

Ekialde Hurbila

Israelek bertan behera utzi ditu bake negoziazioak palestinarrekin

Bake negoziazioak berriro eta laster martxan jartzea eskatu die Europar Batasunak Israeli eta palestinarrei. Era berean, aldebakarreko neurriak ez hartzeko eskatu die.

Adiskidetzea eman zen bileraren irudia. EFE
Adiskidetzea eman zen bileraren irudia. EFE
Israelek bertan behera utzi ditu Palestinarekin zituen bake elkarrizketak

1:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelgo Gobernuak bake negoziazioak berehala bertan behera uztea erabaki du ostegun honetan, atzo Al Fatahek eta Hamasek batasun nazionalerako akordio berri bat iragarri ostean, Israelgo komunikabideek jakitera eman dutenez.

Erabakia Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Palestinako akordioa aztertzeko deitutako bilera (sei ordu iraun du) baten ostean iritsi da. Netanyahuk Segurtasun Batzordea bildu du, eta, argitaratutako informazioen arabera, Palestinar Aginte Nazionalari  zigor ekonomikoak jartzea erabaki dute.

"Kabineteak gaur arratsaldean aho batez erabaki du Israelgo Gobernuak Palestinar Gobernuarekin zituen negoziazioak aurrera ez eramatea", irakur daiteke komunikabideei bidalitako oharrean.

Erabaki horren arrazoia, hain zuzen, palestinarren lidergoak Hamas mugimendu islamiarraren alde egitea izan da, "Israel suntsitzea eskatzen duen talde terrorista" babestea. Israelgo Armadak dagoeneko azaldu du "Palestinar Gobernuak hartutako aldebakarreko neurriei" erantzungo diela, baina ez du zehaztu zigorrak zein izango diren.

Bileran Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak, Moshe Yaalon Defentsa buruak eta Parlamentuan koalizioa eratzen duten alderdi guztietako liderrek parte hartu dute, aholkulari diplomatikoez eta segurtasun gaietako adituez gain.

Elkarrizketa luzatzeko aukera

Adiskidetzearen osteko lehenengo neurri moduan, Israelek atzo bilera bat izan zuen negoziatzaile palestinarrekin. Bi aldeek duela bederatzi hilabete elkarrizketa luzatzeko aukera negoziatu zuten, eta epea apirilaren 29an amaituko da.

Hamasen eta Palestina Askatzeko Erakundearen arteko hitzarmenak batasun gobernua sortzea aurreikusten du bost asteko epean, eta sei hilabete geroago hauteskundeak egitea.

Negoziazioa martxan jartzea eskatu du EBk

Bake negoziazioak berriro eta laster martxan jartzea eskatu die Europar Batasunak (EB) Israeli eta palestinarrei. Era berean, aldebakarreko neurriak ez hartzeko eskatu die.

"Elkarrizketek apirilaren 28tik aurrera jarraitzea nahi du EBk; AEBk ezarritako epemugaren arabera, palestinarren eta israeldarren arteko negoziazioek bederatzi hilabeteko iraupena izan behar zuten", adierazi du Michael Mannek, Catherine Ashton Europako diplomaziaren buruzagiaren bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Gazako argazkiak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel Palestina albisteak Ekialde Hurbileko albisteak Netanyahu, Israelgo lehen ministroa