Mundua -

Meategiko ezbeharra

Ezbeharrak jo zuen Turkiako meategiko arduradunak atxilotu dituzte

Behin-behineko espetxealdia agindu du Somako epaileak akusatuek ezbeharraren ardura elkarri egotzi ziotela ikusi ostean.

Ezbeharreko meatzariak. EFE.
Ezbeharreko meatzariak. EFE.
Ezbeharreko meatzariak. EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Somako herri salataritzak behin-behineko espetxealdia agindu du joan den asteartean 301 hildako eragin zituen eztanda jasan zuen meategiko arduradunentzat. Turkiako meategiko zortzi arduradunei eragiten die erabaki honek.

Atxilotuen artean Razaman Dogru, 'Soma Kömür Isletmeleri' konpainiaren zuzendaria, eta Can Gürkan, enpresa horretako kontseiluko lehendakaria eta 'Soma holding' jatorrizko enpresaren jabearen semea, aurkitzen dira.

Lehendabiziko galdeketan bi akusatuek elkarri egotzi zioten ezbeharraren ardura eta Dogruk hainbat dokumenturen sinadurak faltsifikatu egin zirela esan zuen.

Enpresako beste bederatzi arduran ere epaituko dituzte nahiz eta Alp Gürkan enpresa matrizeko zuzendaria ez duten kausa honegatik epaituko. Bai ordea iruzurra egitea egozten dion beste salaketa bateagatik.

Herri salataritzak karbono monoxido mailak neurriz kanpo egonda zergatik ez zituzten neurririk hartu galdetu du.

Emergentzi zentroetara eta suhiltzaileei egindako lehendabiziko deiak ezbeharra gertatu eta ordu betera zergatik egin ziren ere argitu nahi dute. Meatzarien oxigeno maskarek 45 minutuko iraupena dutela jakinda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Nazioarteko albisteak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Turkia albisteak Ekialde Hurbila gaur