Mundua -
Lur Santuan
Aita santuak bakerako 'exodoa' eskatu du Palestinan
Mahmud Abasek, berriz, palestinarrek Israelekin duten gatazkaren irtenbidean parte hartzeko eskaera egin dio Frantzisko aita santuari.
Erredakzioa
Frantzisko aita santuak bakerako "exodoa" hastea eskatu die palestinarrei eta israeldarrei; horrela, azken hamarkadetan lurraldean jasan duten sufrimenduak amaiera izan lezake. "Palestinako eta Israelgo herriei, eta euren aginteei, animoak ematen dizkiet exodo horri ekiteko, ausardiaz eta sendotasunez", esan du pontifizeak Palestinan emandako lehen hitzaldian. Mahmud Abasekin batera eman du hitzaldi hori.
Mahmud Abasek, bere aldetik, Frantzisko aita santuari Israelekin duten gatazkaren irtenbidean parte hartzeko eskaera egin dio. Halaber, palestinarrak (kristauak zein musulmanak) Jerusalemetik kanporatzeko ahaleginak salatu ditu.
Abasek nabarmendu du bere herriak eskubidea duela hiriburua Ekialdeko Jerusalemen ezartzeko, eta Zisjordanian kolonia juduak erakitzea gaitzetsi du. Bere ustez, bakerako oztoporik handienetakoa da hori.