Mundua -

Gatazka

Obama: 'AEBetako tropak ez dira Iraken eraso egitera itzuliko'

AEBetako presidenteak esan duenez, euren zatia egingo dute muturreko kideek Iraken aurrera egitea ekiditeko, baina krisiari politikoki irtenbidea jartzeko esfortzu bat eskatu dio Bagdadi.

Barack Obama AEBetako presidentea. EFE
Barack Obama
Obama laguntzeko prest dago, baina ez du troparik bidaliko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak ostiral honetan azaldu duenez, AEBek euren zatia egingo dute muturreko kideek Iraken aurrera egitea ekiditeko, baina krisiari politikoki irtenbidea jartzeko esfortzua eskatu die Bagdadeko agintariei.

"Inork ez du interesik Irak barruan terroristek base egonkor bat nola lortzen duten ikusteko, eta inork ez du jasoko kaosean murgildutako Irak baten onurarik. Horregatik, Estatu Batuek euren zatia egingo dute, baina azken eskaeran irakiarren esku dago arazoak konpontzea", gaineratu du Obamak.

Obamak argi utzi du honako hau: "AEBak ez dira Iraken eraso egitera itzuliko". Halere, atea irekita utzi die beste aukera militar batzuei, horien artean, indar gehien duena: Aireko eraso selektiboak.

Aukerak berraztertuz

AEBetako presidenteak esan duenez, segurtasun taldearekin aukerak berriro aztertzen ari da, baina irakiarrak sunien eta xiiten arteko diferentzia sektarioak alder batera uzteko konpromisoa beharrezkoa izango dela gaineratu du.

Agintariaren arabera, balizko akzio militar baten erabakiak "egun batzuk eramango ditu", inteligentziaren informazioa aztertu behar dutelako, Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroaren Gobernuarekin hitz egiteaz gain.

"Estatu Batuak ez dira inplikatuko akzio militar batean, bi aldeak Iraken batera lan egiteko konpromiso politiko bat ez dagoen bitartean", ziurtatu du Obamak.

Kritikak

Obama oso kritiko azaldu da Estatu Batuek Irakeko Indar Armatuak entrenatzen "diru asko gastatu" dutelako, militar horik desertatu egin dutela ikusita, behin matxinoak iritsita.

"Inbertsio handia eta sakrifizioak egin ditugu Iraken, irakiarrek aukerak izateko, baina haiek dira aprobetxatu behar dituztenak", azpimarratu du.

Irakeko Armadak iniziatiba berreskuratu duela dio Al Malikik

Nuri al Maliki Irakeko lehen ministroak azaldu dunez, Indar Armatuek "iniziatiba berreskuratu" dute, eta lanak hasi dituzte hiri matxinoak "garbitzeko".

Al Malikik Irakeko telebista ofizialari bidalitako oharrean adierazi du Armada "batuta" dagoela eta "terroristekin" amaitzeko prest.

Ehunka lagun hil dira Iraken izan diren liskarretan

Nazio Batuen arabera, ehunka hildako eta gutxienez mila zauritu izan dira Iraken izan diren liskarretan. Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoen aldeko taldeak Mosul hiriaren kontrola hartu du eta baita herrialdeko iparraldeko beste gune batzuena ere.

"Oraindik ez dakigu zehatz zenbat zibil hil diren baina NBEren misioak ehunka hildako eta 1.000 zauritu baino gehiago daudela uste du", azaldu du Rupert Colville Giza Eskubideen NBEko aduradunak.

Epaiketaz kanpoko hilketak eta exekuzio sumarioak izan direla salatu dute. Dirudienez, Mosulen Irakeko Armadako hainbat soldadu hil ditu talde terroristak.

Bestalde, Irakeko Armadako helikopteroek su egin dute Trikiteko meskita handienetako baten aurka; Irakeko eta Siriako Estatu Islamiarreko elementuek dominatzen dute, segurtasun iturriek jakitera eman dutenez.

Irakeko eta Siriako Estatu Islamiarreko borrokalariak Xiiten segurtasun eta milizien indarren aurka borrokatzen ari dira, Bagdaderako bidean. Enfrentamenduak hiriburutik 80 bat kilometrora izaten ari dira.

Halaber, gutxienez 33 pertsona hil dira, horietako asko Armadako kideak, eta beste 46 zauritu dira, Irakeko abiazioak meskiten aurka jaurtitako leherketetan, Biyen eta Tikriten, Saladinoko probintzian, Bagdad iparraldean, segurtasun iturriek jakitera eman dutenez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Ameriketako Estatu Batuak Barack Obama bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Irakeko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak