Mundua -

Tragedia Ukrainan

AEBk Putini egotzi dio Malaysia Airlinesen hegazkina bota izana

Bestetik, Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigor berriak iragarri ditu. Errusiako Inteligentzia zerbitzuko hainbat zuzendariri ezarri dizkiote zigorrak

Ukrainan erori zen Malaysian Airlinesen hegazkina. Argazkia: EFE
Ukrainan erori zen hegazkina. EFE
AEB, Errusiari zigor ekonomikoak ezartzearen alde

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxe Zuriak baieztatu duenez, Vladimir Putin Errusiako presidentea da Malaysian Airlines hegazkinaren istripuaren “erruduna”. Ezbeharra joan den uztailaren 17an izan zen eta hegazkinean zihoazen 298 bidaiariak hil ziren.

“Vladimir Putin eta errusiarrak tragedia honen errudunak direla uste dugu; ondorio horretara heldu gara”, adierazi du Josh Earnest Etxe Zuriko bozeramaileak.

AEBko Gobernuak Moskuren aurkako salaketa gogorra egin du. Earnestek gogoratu du Errusiak hainbat arma eman zizkiela Ukraina ekialdeko errusiazaleei.

Zigor berriak

Bestetik, Europar Batasunak Errusiaren aurkako zigor gehiago iragarri ditu. Errusiako Inteligentzia Zerbitzuko hainbat zuzendariri ezarri dizkiote zigorrak.

Guztira 87 lagunek eta hogei erakundek jaso dituzte Europar Batasunaren zigorrak.

Erasoak

Bien bitartean, eraso gehiago izan dira Errusia ekialdean. Errusiazaleek jakitera eman dutenez, hamabost zibil hil dira Lugansken izandako erasoetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ukraina gaur Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Errusia berriak Herbehereak bideoak Hegazkin istripuak gaur Albisteak Gaur Eguneko albisteak Errusia-Ukraina gerra