Mundua -

Turkia

Erdogan Turkiako presidentea da dagoeneko

Estatu buru berriak orain arte Atzerriko Arazoetarako ministroa izan den Ahmet Davutogluri emango dio Gobernu berria eratzeko ardura. Davutogluk Erdogan ordezkatuko du Gobernuaren lidergoan.

Recep Tayyip Erdogan, eskuinaldean, Ahmet Davutoglurekin. Argazkia: EFE.
Recep Tayyip Erdogan, eskuinaldean, Ahmet Davutoglurekin. Argazkia: EFE.
Recep Tayyip Erdogan, eskuinaldean, Ahmet Davutoglurekin. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Recep Tayyip Erdogan islamistak Turkian hautestontzietan aukeratutako lehen presidente bezala zin egin du ostegun honetan, eta, hortaz, bost urtez egongo da herrialde horretako presidentetzan. Orain arte 12 urtez lehen ministroa izandakoaren zina Parlamentuan egin dute, eta zenbait gonbidatu atzerritar egon dira bertan, baina mendebaldeko lehen mailako agintarien ez egotea nabarmena izan da.

Estatu buru berriak, Errepublikaren historian zehar hamabigarrenak, ondorengo orduetan emango dio orain arte Atzerriko Arazoetarako ministroa izan den Ahmet Davutogluri Gobernu berria eratzeko ardura. Davutogluk Erdogan ordezkatuko du Gobernuaren lidergoan.

"Presidente bezala, zin egiten dut Estatuaren independentzia eta batasuna defendatuko ditudala, eta Konstituzioaren abiaburu laikoekin zintzo jokatuko dudala", irakurri du Erdoganek jabetza-hartzearen egintzan.

Zin egin ostean, protokoloak eskatzen duenez, Mustafa Kemal "Atatürk"en Mausoleora abiatu da, Turkia modernoaren fundatzailea eta lehen presidentea dena omentzeko.

Hamabost bat Estatu buru, ekitaldian

Hamabost bat Estatu buru egon dira ekitaldian, ia guztiak Turkiaren ondoan edo kultura arloan gertu dauden herrialdetik heldutakoak: Bulgariakoa, Mazedoniakoa, Albaniakoa, Kazakhstanekoa eta Turmekistanekoa, besteak beste. Hala ere, mendebaldeko "lehen mailako" presidenterik ez da egon; AEBren kasuan, esate baterako, Ankaran duen Enbaxadan negozioen arduraduna dena baino ez da egon.

Jabetza-hartzearen egintzan argi utzi du presidente aktiboa izango dela, nahiz eta kargua, Turkiako parlamentu-sisteman, hein handi batean zeremoniala den eta bere aurrekoek beti profil instituzionala bilatu duten.

Adituen arabera, Erdoganek Cankayako presidentzi-jauregitik kontrolatuko ditu Gobernuari dagozkion lanak, eta Davutoglu, bere laguntzailerik gertuenetakoa denak, bere asmoetan babestuko du. Erdoganek esan du sistema presidentzialista eratu nahi duela, Estatu buruak botere zabalak izateko, baina hori Konstituzioa aldatuz bakarrik lortu ahal da. Dena den, aldaketa hori gauzatzeko, Parlamentuaren bi herenen babesa beharko luke, eta Gobernuan dagoen alderdiak ez du babes hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Turkia berriak Hauteskundeak Ekialde Hurbila