Mundua -

Su etena, Gazan

Israel: 'Netanyahuk ez ditu onartu 1967ko mugak'

Mahmud Abas Palestinako presidenteak esana zuenaren arabera, Israelgo lehen ministroak Estatu palestinarra onartua zuen, orain dela 47 urteko mugekin.

Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.
Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bulegoak ezeztatu du horrek 1967 mugak izango lituzkeen Estatu palestinarraren sorrera onartua izatea. Hori adierazi zuen ostegun gauean Mahmud Abas Palestinako presidenteak.

Bulegoaren iturri batek, halaber, Hamasek eta Israelek adostutako su etenaren aurreko egunetan Abasek eta Netanyahuk bilduta egon izana ezeztatu du. "Ghad" egunkari jordaniarrak hori esan zuen, eta Abasek berak iradoki egin zuen.

"Ez da horrelakorik izan", nabarmendu du aipatutako bulegoaren arduradun batek "Haaretz" egunkari israeldarrean.

Igandean, Ofir Akunis Netanyahu Bulegoaren arduraduna den ministrordeak baieztatu zuen Israelek inoiz ez dituela Zisjordaniako koloniak utzi egingo. Nazioarteko zuzenbidearen arabera, legez kanpokoak dira kolonia horiek, baina Israelek uste du Palestinako eskualde hori bere nazioaren zatia dela.

"1967ko lerroetara bueltzatzea ia nazio-suizidioa izango litzateke. Gazan egindako atzera-egitearen emaitzek argi uzten dute atzera-egiteek ez dutela bakea ekartzen, gerra baizik", esan zuen.

Abas: "Netanyahuk nire aurrean baieztatu egin zuen"

Ostegun gauean, eta Ramalako Mukata presidentzi-jauregian egindako adierazpenetan (Maan agentziak zabaldutakoak), Abasek esan zuen Netanyahuk bere aurrean baieztatu zuela "Estatu palestinarra onartzen duela, eta mugak zehaztea baino ez dela falta".

Abasek, halaber, esan zuen Saeb Erekat negoziatzaile palestinar nagusia eta Majid Farrah zerbitzu sekretuetako burua datorren astean bilduko direla John Kerry AEBren Estatu idazkariarekin. Ez dute zehaztu non batzartuko diren, baina Netanyahurekin izandako bileraren berri emango diote eta etorkizunean emango dituzten urratsak jakinaraziko dizkiote.

Palestinako agintariek, ordu batzuk lehenago, irailaren 15ean NBEren Segurtasun Kontseiluari proposamena aurkeztuko diola zuten esana. Asmoa Israelen okupazioa noiz amaituko den eta Estatu palestinarra noiz sortuko den zehaztea izango litzateke.

Balizko nazioarteko goi-bilera

Eferi iturri palestinarrek esan diotenez, Abas hemendik aurrerako estrategian ari da lan egiten. Baliteke nazioarteko goi-bilera bat deitzea, edo Jordaniaren bidez egitea.

Nolanahi ere, Liga Arabiarraren hurrengo bileran aztertuko dute estrategia hori. 22 herrialdek osatzen dute Liga hori, eta irailaren 5ean egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Israel Palestina azken orduko albisteak Zer gertatzen ari da Ekialde Hurbilean? Netanyahu, Israelgo lehen ministroa