Itxi

Mundua

Gatazka

Bilera egingo dute Minsken, Ukrainako gatazka baretzeko helburuarekin

Redacción

Ukrainako Gobernua eta milizia errusiazaleen ordezkariak elkartuko dira Bielorrusiako hiriburuan. Poroxenko presidente ukrainarrak esan du su-etena aginduko duela gutxieneko akordio bat lortuz gero.

  • Soldadu ukrainarrak Slaviansken.

    Soldadu ukrainarrak Slaviansken. Argazkia: Efe

Ukrainan apiriletik hona 2.600 hildako utzi dituen gatazka konpontzeko, bilera egingo dute Ukrainako agintariek eta milizia errusiazaleek Minsken, Bielorrusiako hiriburuan, eta bertan daude jarrita itxaropen guztiak. Bileran OSCE Europako Segurtasunerako eta Lankidetzarako Erakundearen bitartekaritza izango dute.

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak eskertu egin du NATOk eskaini dion babes politiko eta ekonomikoa, eta argi adierazi du du Ukrainaren lurraldetasuna ezin dela auzitan jarri. Era berean, herria gerraz nekatuta dagoela eta gutxieneko akordioa lortuz gero su-etena aginduko duela onartu du.

Galesko bileran NATOk 15 milioi euroko diru-laguntza agindu dio Ukrainari, baina soldadurik ez. Anders Fogh Rasmussen NATOren buruak berretsi du Errusiak eten egin behar duela Ukrainako operazio militar "probokatzailea", eta mesfidati agertu da Putinek mahai gainean jarri duen 7 puntuko bake-planarekin: "Lehen ere horrelako amarruak eta ke-pantailak erabili ditu berean segitzeko".

Milizia errusiazaleak ere prest dira su-etena onartzeko, baina baldintzak jarri dituzte: besteak beste, Ukrainako Armadaren hegazkinik ez ibiltzea Donetsk eta Luhanskeko aire-espazioan, eta OSCEko bitartekariek gertutik zaintzea su-etena.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Moskutik jarraituko du gaur eguerdiko bilera.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena