Itxi

2014/09/21

17:37

Mundua

Gatazka

Segurtasun eremua atzeratzen ari da Ukrainan erasoengatik

Erredakzioa

Akordioaren "ardatzetako bat su etena da. Momentuz, lehenengo baldintza hori ere ez da betetzen ari", esan du Segurtasun nazionala eta Defentsa Kontseiluko bozeramaleak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Lurralde ukrainarrean etenik ez duten bi aldeen erasoek atzeratu egin dute gaur hastekoa zen segurtasun eremua Ukrainako ekialdean sortzea eta, hortaz, arma astunak kentzea.

Akordioaren "ardatzetako bat su etena da. Momentuz, lehenengo baldintza hori ere ez da betetzen ari", esan du Igor Lisenko Segurtasun nazionala eta Defentsa Kontseiluko bozeramaleak.

Hori dela eta, gaineratu duenez, "ez gara gainerako -Minsken memorandumeko- puntuen inguruan hitz egiten ari", segurtasun eremua dela eta.

Armak kenduko badira, aldi berean tropa errusiarrek alde egin behar dute", esan du.

Bitartean, errusiazaleek Errusiako hedabideei baieztatu dietenez, Kiev ez da arma astunak kentzen hasi.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;