Itxi

2014/09/24

09:27

Mundua

Estatu Islamikoa

Turkiatik abiatutako hegazkinen erasoa EIren aurka, kurduen eremuan

Erredakzioa

Ez dute zehaztu bonbardaketa AEB buru duen nazioarteko koalizioko hegazkinek egin duten, baina ziurtatu egin dute ez zirela Baxar al-Asaden Siriako Gobernuaren hegazkinak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Turkiatik abiatutako hegazkinek Estatu Islamikoaren (EI) kontrako bonbardaketak egin dituzte gaur goizaldean Kobani hiritik gertu, kurduek Siria iparraldean duten hiri nagusiaren inguruan, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakitera eman duenez.

Gobernuz kanpoko erakunde horrek militanteen eta lekukoen iturriak aipatuta azaldu duenez, ez dakite erasoa AEB buru duen nazioarteko koalizioko hegazkinek egin duten, baina ziurtatu egin dute ez zirela Baxar al-Asaden Siriako Gobernuaren hegazkinak.

Bonbardaketekin Estatu Islamikoaren hornidura bideak desegin dituzte, Kobanitik 30-35 kilometro ingurura.

Bien bitartean, goizaldean berriro hasi dira muturreko sunien eta kurduen arteko borrokaldiak, hiritik 10 kilometrora. Jihadistek aurrera egitea lortu dute hegoaldean, baina atzera egin dute ekialdean.

Estatu Islamikoak Kobani bereganatzeko operazioa hasi zuen aurreko astean, eta gutxienez 200.000 pertsonak alde egin dute bertatik Turkiara.

AEBko Gobernuak astelehen gauean iragarri zuenez, bonbardaketak egiten hasi dira beste herrialde batzuekin batera Estatu Islamikoaren kontra, Sirian.

Atzoko bonbardaketetan, Siriako Al-Hasaka, Ar-Raqqa, Deir ez-Zor eta Alepo probintzietan egin zituzten erasoak.

Estatu Islamikoak kalifa-herria aldarrikatu zuen ekaina amaieran Sirian eta Iraken, lur-eremu zabalak konkistatu dituzten herrialdeetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;