Mundua -

2015eko Aurrekontua

57,5 milioi lagunek laguntza behar dute, NBEren arabera

Inoizko premiarik handiena dago gatazken edota hondamendi naturalen biktimei laguntzeko. Siriako errefuxiatuen egoera "premiazkoa" dela ohartarazi du NBEk.

Errefuxiatuak
Errefuxiatuak
57 milioi errefuxiatu oso behartsu

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du 57,5 milioi pertsonak baino gehiagok gizarte-laguntza beharko dutela datorren urtean, inoizko premiarik handiena baitago.

Egoerari aurre egiteko, Nazio Batuen Erakundeko kideei 16.000 milioi euroko funtsa osatzea eskatu die Valerie Amos NBEko Giza Laguntza Koordinatzeko Bulegoko arduradunak. Iaz baino 4.000 milioi euro gehiago eskatu ditu NBEk.

57 milioi pertsona horietako gehienek gatazken erruz edota hondamendi naturalen ondorioz behar dute laguntza.

Horrez gain, erakundeak ohartarazi du errefuxiatuen arretari ezin diola eutsi diru-laguntzarik gabe. Adibide gisa, Siriatik ihes egindako ia bi milioi errefuxiatuen egoera azaldu dute: janaria larunbatera arte dute ziurtatuta Nazio Batuen kanpamentuetan. Elikagairik gabe geratzeak “hondamendia” ekar lezake, ACNUR Errefuxiatuei Laguntzeko Nazio Batuen Erakundearen zuzendariaren arabera.

Egoera ez errepikatzeko, eta datorren urteari begira, aurrekontua igotzea eskatu dute.

Aurrekontuaren bi herenak Irak, Siria eta Sudango gatazketara bideratuko ditu Nazio Batuen Erakundeak, baina munduko beste gatazkak bazterrean ez uzteko deia egin du Acnurrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Gerra Siria NBE argazkiak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Siria