Mundua -

Atentatuaren ondoren

Pakistanek heriotza zigorra berrezarriko du terrorismo kasuetarako

Peshawar hiriak hildakoak lurperatuko ditu gaur, talibanek atzo eskola batean 12 irakasle eta 132 ikasle hil ondoren. Pakistanen inoiz gertatu den atentaturik odoltsuena izan da.

Pakistan
Pakistan
Pakistango Peshawar hiria bere hildakoak lurperatzen ari da

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dolua Pakistanen, talibanek atzo hildako 132 eskola umeengatik. Gobernuak heriotza zigorra berrezarri du terrorismo kasuetarako.

Peshawar hiriak hildakoak lurperatuko ditu gaur, talibanek atzo eskola batean 12 irakasle eta 132 ikasle hil ondoren. Pakistanen inoiz gertatu den atentaturik odoltsuena izan da.

Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak Kabulera bidali du armada burua, eta, arratsaldean, alderdi politiko guztiekin bilduko da.

Aurretiaz, terrorismoari lotutako heriotza zigorraren luzamendua bertan behera utziko duela iragarri du. Pakistango epaileek heriotza zigorra ezartzen jarraitzen dute, baina, sei urtetik hona, ez dira betetzen.

Amnistia Internazionala datuen arabera, espetxean dauden 8.000 bat pertsonari heriotza-zigorra ezarri diete Pakistanen.

Hiru eguneko doluari eman diote gaur hasiera, hiriburuko Gobernu egoitzak eta ikastetxe gehienak itxita.

Gauean zehar kandelak meskitetan eta lehen hiletak izan dira.

Afganistango talibanek ere atzoko erasoa gaitzetsi egin dute. Izan ere, errugabeak, emakumeak eta haurrak nahita hiltzea Islamaren aurka doala esan dute.

Gaitzespen horrek harridura sortu du, teoriaz mugaz bi aldeetako talibanak aliatuak direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste zirraragarriak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Umeak albisteak gaur Terrorismoaren Biktimak Gaur Asia albisteak Irakasleak Pakistan gaur