Mundua -

Irak

EIko kideek emakume yezidien kontra egindako torturak salatu ditu AIk

Erakundearen arabera, Estatu Islamikoko kideek emakume asko erosten edo opari moduan jasotzen dituzte eta, besteak beste, haien erlijioa uztera eta islamera bihurtzera behartzen dituzte.

Txostenak Irakeko emakume kurduei egindako gehiegikeriak jaso ditu. Irudia: EFE
Txostenak Irakeko emakume kurduei egindako gehiegikeriak jaso ditu. Irudia: EFE
Txostenak Irakeko emakume kurduei egindako gehiegikeriak jaso ditu. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amnistia Internazionalak (AI) ehunka emakume yezedik Estatu Islamikoaren (EI) kideen eskuetatik Iraken pairatzen dituzten torturak, esaterako, sexu-gehiegikeriak, salatu ditu.

“Infernutik ihes egin: tortura eta sexu-esklabotza gatibualdian Estatu Islamikoaren eskutik Iraken” izeneko txostenean, AIk emakume yezedi askok pairatutako eta oraindik ere pairatzen duten gehiegikeriak salatu dituzte, esaterako, Estatu Islamikoko kideek emakume asko erosten edo opari moduan jasotzen dituzte eta, besteak beste, haien erlijioa uztera eta islamera bihurtzera behartzen dituzte.

“Iraken, ehunka emakume yezedien bizitzak suntsitu dituzte indarkeriaren eta sexu-esklabotzaren izugarrikeriek Estatu Islamikoaren eskuetan daudenean”, esan du Donatella Rovera Airen aholkulariak krisialdi egoeretan.

Komunitate yezedia Kurdistangoa da -Turkia, Siria, Irak eta Iranen artean banatutako lurraldea- eta islamismoaren aurreko erlijio baten fededuna da.

Roveraren esanetan, emakume asko neskatoak dira, 15 urte edo gutxiagokoak, eta Estatu Islamikoak arma gisa erabiltzen ditu sexu-gehiegikeriak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Estatu islamiarra berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Gobernuz Kanpoko Erakundeak Irakeko albisteak Ekialde Hurbila gaur Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak