Mundua -

Aurreikuspen ekonomikoak

2015ean gutxiago, % 7, haztea aurreikusi du Txinak

Herritarren kezka nagusi diren bi arazoei aurre egin nahi die Pekinek: ustelkeria politikoa eta kutsadura.

Xi Jinping Txinako presidentea Biltzarrean. EFE
Xi Jinping Txinako presidentea Biltzarrean. EFE
Xi Jinping Txinako presidentea Biltzarrean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinatarren kezka iturri bilakatu diren bi gaiei (ustelkeria politikoa eta kutsadura) aurre egingo diela hitzeman du Ji Xinpingen gobernuak, hazkunde ekonomikoa ahaztu gabe. Txinako Herri Biltzar Nazionalaren irekiera ekitaldian agertu ditu asmook Pekinek, eta Barne Produktu Gordina (BPG) % 7 haziko dela aurreikusi du, azken 25 urteetako igoera apalena.

"Herrialdearen garapen ekonomikoa normaltasun berri batean sartu da eta gu ere egoera horretara moldatu behar gara", esan du Li Kegiang Txinako lehen ministroak biltzarrean.

Pekingo Herriaren Jauregian 3.000 legegileen aurrean egindako hitzaldian, 2014 urtearen balorazioa egin du Kegiangek eta aurtengorako asmo nagusiak aurreratu ditu.

Hala, hiru ardatzen inguruan mintzatu da Kegiang. Arlo ekonomikoari dagokionez,  inflazioa % 3ren bueltan geratzea eta BPGren defizit publikoa % 2,3koa izatea espero du Txinak. Kegiangen esanetan, inportazio eta esportazioak % 6 haziko dira eta langabezia-tasa % 4,5aren azpitik duten hirietan 10 milioi lanpostu sortuko dituztela.

Ustelkeria politikoa ere hizpide hartu du Pekingo lehen ministroak eta azkenaldian izan diren kasuak "oso kezkagarriak direla azpimarratu du. Xi Jinpingek buru duen gobernuak hainbat funtzionario, Zhou Yongkang segurtasun buruzagi ezaguna tartean, kargutik kendu ditu ustelkeria kasuetan nahasita egoteagatik. Aurrerantzean ere gai honetan irmo jardungo dutela nabarmendu du lehen ministroak.

Kutsadura izan da ia bi ordu iraun duen hitzaldiaren hirugarren ardatza. Izan ere, poluzioa Asiako erraldoiaren arazo handienetakoa da: 2013an, esaterako, 275.000 lagun hil ziren herrialdeko 31 hiri nagusietan. Ingurumen Lege berria egingo dutela azpimarratu du Kegiangek, eta zigor handiak iragarri ditu arauok hausten dituzten erakunde eta gizabanakoentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Txina bideoak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Kutsadura gaur BPGd Nafarroa