Mundua -

Nazismoaren biktimak

Israelek Holokaustoaren biktimak oroitu ditu

Dolu eguna da herrialdean, eta dendak eta aisialdi zentroak itxita daude.

Israel holocausto
Israel holocausto
Dolu eguna Israelen nazien biktimak gogoratzeko

1:20

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek Holokaustoaren biktimak omentzeko ekitaldiak abiatu zituen atzo, Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik 70 urte betetzen diren honetan.

Lehen ekitaldia Jerusalemen egin zuten, Varsoviako Ghettoaren Plazan. “Israel sortzea eskubidea izan zen, aberri zahar baten aldeko amodioa eta egi bihurtu den ametsa”, esan zuen Reuven Rivlin presidenteak.

Horren esanetan, “Holokaustoa terrore puntu bat izan zen, baina juduen bidaia ez zen han hasi edo bukatu".

Benjamin Netanyahu lehen ministroak ere hartu zuen hitza, eta G5+1 taldeak (AEB, Errusia, Erresuma Batua, Frantzia, Txina eta Alemania) Iranekin lortutako akordioa salatu zuen. “Akordio txar honek erakutsi digu historiaren ikasgaiak ez direla barneratuak izan”, ohartarazi zuen.

Hitzaldien ostean, sei kandela piztu zituzten, Holokaustoak hildako sei milioi juduen omenez.

Israel Holocausto

Israel Holocausto

Kandelak piztu dituzte Jerusalemen, biktimen omenez. EFE

Gaurko omenaldi gehiago antolatu dituzte, eta 24 orduko dolua egingo dute. Horrenbestez, dendak eta aisialdi zentroak itxita izango dira egun osoan.

Gaur goizean, 10:00etan (08:00ak, Euskal Herrian), aire erasoez ohartarazteko sirenak piztu dituzte, bi minutuz, nazismoaren biktimen omenez.

Gainera, Israelgo Parlamentuan, biktimen izen guztiak irakurriko dituzte.

Nazioarteak urtarrilaren 27an oroitzen ditu Holokaustoaren biktimak, egun horretan askatu baitzuten Auschwitzeko kontzentrazio-esparrua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken orduko albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Israel albisteak Ekialde Hurbila gaur Benjamin Netanyahu