Mundua -

Ukrainako gatazka

Ukrainan, su-etena bi aldeek urratu dutela salatu du Merkelek

Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bilera egin ondoren esan du bi herrialdeek elkarlanean lan egingo dutela Minskeko akordioko puntu guztiak betetzen direla bermatzeko.

Putin eta Merkel
Putin eta Merkel
Putinek eta Merkelek II. Mundu Gerran hil zirenak omendu dituzte

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak igande honetan salatu duenez, Ukrainako gatazkan bi aldeek urratu dute su-etena. Dena den, adierazi du Alemaniak eta Errusiak elkarlanean lan egingo dutela Ukrainaren lurralde-osotasuna berrezartzeko.

"Oso konplexua da prozesu hau. Su-etena lortzea espero genuen, baina ez da horrela izan", esan du Merkelek Vladimir Putinekin bilera izan ondoren egindako prentsa agerraldian.

Merkelek gaineratu du egunero jasotzen dituztela su-etenaren urraketari buruzko Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundeko behatzaileen txostenak.

"Ezin dugu % 100ean esan alde batek su-etena betetzen duela eta besteak ez, baina errusiazaleek urraketa gehiago egiten dituztenaren froga gehiago ditugu"; gaineratu du.

Dena den, adierazi du Alemaniak eta Errusiak elkarrekin lan egingo dutela Minskeko akordioko puntu guztiak betetzen direla bermatzeko.

"Ikuspuntu ezberdinak baditugu ere, ahalegin diplomatikoaren eta elkarrizketaren bitartez, gatazkari konponbide baketsua aurkitu behar diogu", nabarmendu du.

Bestalde, Putinek onartu du Merkelek eta berak iritzi ezberdinak dituztela Ukrainako gatazkaren inguruan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina albisteak Errusia bideoak Vladímir Putin albisteak Alemania argazkiak Angela Merkel bideoak Errusia-Ukraina gerra