Mundua -

Gatazka

Erasoak eta istiluak, beste behin, Israelen eta Palestinan

Kalera armatuta atertzeko eskatu die Jerusalemgo alkateak armak erabiltzeko lizentzia duten israeldarrei.

Palestinar bat hilda, Tel Aviven. Argazkia: EFE
Palestinar bat hilda, Tel Aviven. Argazkia: EFE
Palestinar bat hilda, Tel Aviven. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tentsioak gora egin du gaur Israelen eta Palestinan. Zenbait palestinarrek labanaz eraso egin diete israeldarrei, eta Zisjordanian eta Jerusalemen ere hainbat istilu izan dira.

Palestinarrek labanaz egindako lau erasoetan sei pertsona zauritu dituzte. Israelgo Armadak erasotzaileetako bat hil egin du eta beste bi atxilotu.

Horrez gain, Jerusalem ekialdean izandako borrokaldietan Israelgo soldaduek palestinar bat hil dute.

Bestalde, Poliziak eta Jerusalemgo alkateak kalera armatuta ateratzeko gomendioa luzatu diete armak erabiltzeko baimena duten israeldarrei, “segurtasuna bermatzen laguntzeko”.

Poliziak metal detektagailuak jarri ditu Jerusalemgo Herria Zaharreko eta Meskiten Zelaiguneko sarrera nagusietan; izan ere, duela hiru aste, inguru horietan hasi ziren istiluak eta egun segurtasun-neurriak areagotu dituzte, 3.500 polizia jarrita.

Joan den astean palestinarrek egindako bi erasotan lau israeldar hil zituzten, eta horren ondotik istiluak eta labankadaz egindako eraso gehiago izan ziren, Israelen nahiz okupatuta lurralde palestinarretan.

Egoera baretu nahian, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gobernuko eta Parlamentuko kideei Meskiten Zelaigunera joateko debekua ezarri die. Erabaki horrek haserrea eragin du diputatu arabiarren artean.

Mahmud Abas presidente palestinarrak lasaitasunerako deia egin du, baina, aldi berean, Palestinako lurralde sakratuetatik urruntzeko exijitu dio Israeli.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gazako argazkiak Gaurko azken ordukoa Israel albisteak azken ordukoa Palestina azken orduko albisteak Ekialde Hurbila gaur