Mundua -

Amildutako hegazkina

Sinain (Egipto) dauden 20.000 turistak ebakuatuko ditu Erresuma Batuak

Cameron lehen ministro britainiarraren arabera, "litekeena" da Errusiako hegazkina lehergailu batek bota izana.

Polizia bat Luxorren, Egiptoko gune turistikoenetako batean. EFE
Polizia bat Luxorren, Egiptoko gune turistikoenetako batean. EFE
Polizia bat Luxorren, Egiptoko gune turistikoenetako batean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Philip Hammond Erresuma Batuko Atzerri ministroak iragarri duenez, gobernuak eginahalak egingo ditu Sharma el Sheij herri egiptiarrean (Sinai eskualdea) dauden 20.000 turista britainiarrak "erreskatatzeko".

Larunbatetik, Sinain hegazkin errusiar bat amildu zenetik, oso arduratuta dago Erresuma Batuko Gobernua Egiptoko eskualde honetan dauden herrikideen egoerarekin. Hala, turista britainiarren segurtasuna bermatzeko, ebakuazio plana iragarri du Hammondek. Nonbait, ostiralean hasiko dira turistak bertatik ateratzen. "Aparteko neurriak dira hauek, horrelakoak ezin ditugu maiz egin, baina oraingo honetan neurri berezi hau hartu behar dugu han dagoen jendea etxeratzeko", adierazi dio ministroak The Guardian egunkariari.

Izan ere, David Cameron lehen ministroak nabarmendu duenez, "litekeena da" herri turistiko horretatik aireratu eta gutxira amildutako hegazkina lehergailu batek bota izana.

Cameronek elkartasuna adierazi die Egiptoko agintariei eta gertaerak turismoari egin diezaiokeen kaltea aitortu du, baina, azpimarratu duenez, "orain britainiarren segurtasunak du lehentasuna".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak gaur Erresuma Batua argazkiak Hegazkin istripuak gaur Eguneko albisteak Eguneko albisteak Ekialde Hurbileko albisteak Azken ordukoa Kairo