Mundua -

KLIMA ALDAKETA

Jarrerak bateratu ezinda, Parisko goi-bileraren azken txanpan

Parisen bilduta dauden ministroek datozen orduotan adostu beharko dute akordio-zirriborroa. Ostiralerako klima aldaketari aurre egiteko gutxienekoak adostuta beharko lukete.

Ostiralerako akordioa itxi beharko dute Parisen bilduta dauden ministroek.
Ostiralerako akordioa itxi beharko dute Parisen bilduta dauden ministroek.
AEBek bikoztu egingo dute klima aldaketaren kontrako aurrekontua

1:01

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Klima aldaketaren inguruan Parisen, azaroaren 30etik, egiten ari diren goi-bileran, bakoitzak bereari eusten dio, eta jarrerak bateratu ezinda dabiltza mundu osoko 200 ministro inguru. Klima aldaketari aurre egiteko neurri zorrotzenak herrialde aberatsenek bere gain hartu beharko lituzketela defendatzen dute garapen bidean dauden herrialdeek. Txina eta India jarrera horren alde agertu dira.

Azken txanpan sartu da goi-bilera, eta, aurreikusitako epeen arabera, akordioak mahai gainean beharko luke ostiralerako. Basic taldea osatzen duten herrialdeek (Brasil, Txina, India eta Hego Afrika) euren marra gorriak publikoki adierazi dituzte. Berotegi efektua eragiten duten gasen emisioa murrizteko neurriak adostea da Parisko bileraren helburua.

Miguel Arias Cañete komisarioak nabarmendu duenez, ezinbestekoa da klima aldaketaren auzian herrialdeen ardura banaketa eguneratzea. Haren iritzian, Txinak edota Indiak, adibidez, ardura gehiago hartu beharko lukete beraien gain.

"Negoziazio hauek ez dira 'guri' eta 'haiei' buruz. Negoziazio hauetan denok maila berean gaude inplikatuta, herrialde garatuak eta garapen bidean daudenak; denon artean gune komun bat topatu eta irtenbideak elkarrekin adostu behar ditugu", esan du.

EBk eta ACPk osatzen duten taldeak pisu handia du negoziazio mahaian, baina Indiaren eta Txinaren jarrerek, eta Estatu Batuek akordio lotesle bat onartzearen aurka agertu duten posizioak ez dute erabaki bateratu baten aldeko bidea errazten.

Parisen bilduta dauden ministroek datozen orduotan adostu beharko dute akordio zirriborroa. Ostiralerako klima aldaketari aurre egiteko gutxienekoak, adostuta beharko lukete. Dagoneko, hainbat iturrik baieztatu dutenez, goi-bilera luzatzea ez da baztertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nazioartea Frantzia Eguneko albisteak Albisteak Larrialdi klimatikoa 2024