Mundua -

Iruzkina

Obamak eta Netanyahuk desadostasunak ezkutatzen dituzte

Obama eta Netanyahu ordu eta erdi egon baldin badira elkarrekin hizketan eta ez baldin badute zer kontaturik, erne, ez dago gauza onik.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Obama eta Netanyahu ordu eta erdi egon baldin badira elkarrekin hizketan eta ez baldin badute zer kontaturik, erne, ez dago gauza onik. Horrek esan nahi du ez daudela ados gai garrantzizkoren batean.

Horietako bat, noski, zera da: lurralde palestinar okupatuetan egiten ari diren etxeena. Obamak kezka handiz ikusten du arazo hori, ohartzen baita horrela ezinezkoa izango dela Estatu palestinar baten sorreran oinarritutako edozein akordio.

Palestinarren beren lurralde historikoaren ehuneko 20 besterik ez zaie geratzen. Israeldarrek Zisjordaniako lurra kentzen jarraitzen baldin badute kolonia gehiago eraikitzeko, non eraikiko dute palestinarrek beren lurraldea?

Ziur gaude Obamak presionatu nahi izan duela, baina Zisjordaniaren kolonizazioa Israelgo Estatuaren politika bihurtu da eta atzerriko presioa oso bortitza ez baldin bada, ez da aldatuko. Ez AEBek, ez Europak, ez dute presioa egiten asmatu oraingoz.

Baina bien arteko bileran izan da beste gai izar bat ere, kontatu nahi izan ez digutena: zein politika erabili behar ote den Iranen eta arma nuklearrak egiteko duen ustezko politikaren aurrean. Gai hori, izan ere, estalita geratu da asentamenduen arazoaren azpian, baina horixe da Netanyahuk argitu nahi zuena.

Israelgo Gobernuak aurrera egingo du Zisjordanian koloniak eraikitzen, bai baitaki Obamak ez duela ausardiarik izango horiek geldiarazteko. Ez Obamak, ez europarrek, ez arabiarrek, ez inork. Beraz, Netanyahuk erabakitzea nahi du Iranen kontrako zigor ekonomikoak eta agian baita eraso militar bat ere. Horretan bai ez dakigula zer esan dion Obamak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken minutuko albisteak Ameriketako Estatu Batuak albisteak Barack Obama argazkiak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Israel albisteak Ekialde Hurbila Benjamin Netanyahu