Mundua -

Krisi ekonomikoa

Espainia krisiaren hurrengo "biktima" izan liteke, Greziaren ustez

Horrez gain, kritika egin dio Alemaniari, honek ez diolako Greziari diru-laguntzarik eman nahi. Alemaniaren ustez, greziarrek ez dute lan nahikorik egiten eta, ondorioz, arazo ekonomikoak dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugal krisi ekonomikoaren hurrengo "biktima" izan daiteke, Greziaren ustez. Theodoros Pangalos lehen ministro-ordearen esanetan, Greziak dauzkan arazo ekonomikoak eurogunean ere zabaldu daitezke. "Baliteke Espainiak eta Portugalek, etorkizunean, arazo hauek ere pairatzea", nabarmendu du.

Horrez gain, Pangalos-ek kritika egin dio Alemaniari, honek ez diolako Greziari diru-laguntzarik eman nahi. Alemaniaren ustez, greziarrek ez dute lan nahikorik egiten eta, ondorioz, arazo ekonomikoak dituzte.

Lehen ministro-ordearen esanetan, Alemaniaren iritzia "lotsagarria da" eta elementu "moraletan" oinarritzen da. "Industria %15 igo da eta Greziako nekazaritzak hazkunde nabarmena izan du. Non daude greziar alferrak orduan?", galdetu dio bere buruari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea