Mundua -

Kaosa

EBk hegaldiak berriz martxan jartzea aztertuko du

Astelehenean EBko Garraio Ministro Kontseiluak ohiz kanpoko bilera egingo du eginiko hegaldien testen emaitzak balioztatu eta egoera atmosferikoa egokia den erabakitzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aenak berriro zabaldu ditu goizean ditu Katalunian (Bartzelonakoa barne) eta penintsulako iparraldean, Islandiako Eyjafjälla sumendiak eragindako errauts hodeiaren ondorioz itxitako hamamaika aireportuak.

Berriro zabaldu dituzten aireportuak honakoak dira: Bartzelona, Girona, Reus, Sabadell, Asturias, Santander, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruña eta Logroño.

Europako 18 herrialdek euren aireko espazioaren zati bat edo guztia itxi behar izan dute Islandiako Eyjafjälla sumendiak eragindako errauts hodeiaren ondorioz.

Honako herrialdeak dira kaltetuak: Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Suitza, Holanda, Belgika, Austria, Polonia, Errumania, Txekiar Errepublika, Hungria, Irlanda, Serbia, Danimarka, Norvegia, Finlandia, Suedia, Letonia, Estonia, Lituania eta Bielorusia.

Ondorioak probatzeko hegaldiak

Holandako, Alemaniako eta Frantziako aireko bidaien enpresek hainbat hegaldi egin dituzte Europako aireko espazioa ixtera behartu duen errauts hodeiaren ondorioak nolakoak diren frogatzeko eta, antza, ez dituzte hegazkinetan kalterik hauteman.

Holandako KLM airelineak baieztatu duenez, hegaldien ondoren egindako proben emaitza ona izan da, eta litekeena da igandean Alemaniatik Amsterdemera zazpi hegaldi irtetzea.

Bestalde, Alemaniako Lufthansa enpresak Frankfurt-Munich ibilbidea egin ditu hamar hegazkinekin. Enpresaren bozeramaileak adierazi duenez "ez dugu hegazkinetan kalterik aurkitu".

Ohiz kanpoko bilera

EBko Garraio Ministro Kontseiluak ohiz kanpoko bilera bat egingo du astelehenean hegaldiak berriro martxan jartzeko aukera aztertzeko, nahiz eta Islandiako sumendiaren errauts hodeia oraindik atmosferan izan.

Bilera bideokonferentzia bidez egingo dute eta hegaldietako testen emaitzak balioztatuko dituzte egoera atmosferikoa egokia den erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea