Mundua -
Kaosa aireportuetan
Sei egunetan lehen aldiz, hegazkin batek lur hartu du Heathrown
- Horrela, sei egun hegaldirik hartu gabe izan ostean Britainia Handiko aireportuan hegazkin batek lur hartu du.
- Konpainiek bidaia-txartelen zenbateko osoa itzuli beharra dute.
Erredakzioa
Britainia Handiko aire eremua erabat zabaldu ostean British Airwayseko hegazkin bat lur hartzen lehena izan da. Hegaldia Vancouverretik (Kanada) zetorren.
Hegazkintza Agintaritza Zibilak hartutako erabakiak sei eguneko etenaldiari amaiera eman dio. Islandiako sumendiak eragindako errauts hodeiak Britainia Handiko aireko espazioa guztiz ixtea ekarri zuen. Heahtrown, Londresen, 22:00ak aldera (23:00etan, Espainiako ordutegia) lehen hegazkinak lur hartu du, Britainia Handiko komunikabideek jakitera eman dutenez.
Britainia Handia nazioarteko hegazkin garraioaren gune garrantzitsu bat da eta gainerako herriek baino denbora gehiago behar izan du aire eremua berriro zabaltzeko.
Egoera bere onera itzultzen joan da eta normaltasuna pixkanaka heltzen joan da Europara, behintzat, astelehenean baino hegaldi gehiago aireratu dira.
Eurocontrol
Gutxi gorabehera 13.000 hegaldi atera dira Europako aire eremuan, astearte arrunt batean aireratzen diren erdia baino gutxiago, Europako aire trafikoko agentziak (Eurocontrol) jakitera eman duenez.
Guztira, sei egun hauetan 95.000 hegaldi bertan behera gelditu dira Islandiako sumendiaren errautsen ondorioz.
Egunero 140 milioi euroko galera ekonomikoak eragin ditu sumendiak, Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkartea (IATA).
Aire konpainiek bidaia-txartelen zenbateko osoa itzuli beharra die, aireportuetako tasak barne, errauts lainoak hegaldirik gabe utzi dituen bidaiari guztiei, Europako Batzordearen arabera.
Bestalde, Celebrity Eclipse ferrya Southamptonetik (Ingalaterra) atera da asteartean Bilbora bidean, Britainia Handiko 2.000 bat bizilagun aberriratzeko, izan ere, hegazkinen bidez ezin dira bueltatu, Islandiako sumendiak atmosferara jaurtitako errautsak direla-eta.
Errauts hodeia "asteburuan" desagertu daiteke presio baxuko sistema batek lagunduta. Frontea Islandiako uhartera bidean mugitzen ari da, Munduko Meteorologia Erakundeak (MME) jakinarazi duenez.
Errauts hodeia dela-eta azken bost egunetan AEBetan bertan behera geratu diren hegaldiek 650 milioi dolarreko kostua izan dute bertako ekonomiarentzat.
Europara bidaiatzea segurua da
Europako agintariek aire eremua zabaltzea erabaki ostean Europara bidaiatzea segurua dela esan du asteartean Roberto Kobeh Gonzalez Nazioarteko Hegazkintza Zibileko Erakundearen presidenteak.
Gainera, azken orduetan Islandiako sumendiaren jarduerak behera egin du eta erupzioak ez dira hain bortitzak, Islandiako Babes Zibileko Departamentuak jakitera eman duenez.
Informazio telefonoak
Errauts hodeiak eragindako kaosa dela eta, AENAk konpainiekin harremanetan jartzea gomendatu die bidaiariei. Hauek dira informazio telefonoak:
- 902 404 704- 91 321 10 00