Mundua -

Petrolio isuria AEBetan

Obama: "BP da isuriaren erantzulea, eta ordaindu egingo du faktura"

AEBetako presidenteak ohartarazi du petrolio isuria "aurrekaririk gabeko ingurumen hondamendia" dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak ohartarazi du British Petroleum (BP) konpainiak ordaindu egin beharko duela apirilaren 20an Mexikoko Golkoan hasitako petrolio isuriaren kostua, eta gertatutakoa "aurrekaririk gabeko ingurumen hondamendia" dela nabarmendu du.

"BP da isuri honen erantzulea. BPk ordainduko du faktura", esan du Obamak Luisianatik. Presidentea ''marea beltza''ren kalteak gertutik ikusteko bertaratu da hara.

"AEBetako presidente naizen heinean, ahalegin guztiak egingo ditut krisiak iraun bitartean", gaineratu du.

Bere esanetan, itsas putzua hautsi eta gero sortutako isuriari mugak jartzea da oraingo helburua.

Gainera, isuria gelditzeko "egun asko" behar litezkeela gaineratu du.

Azken kalkuluen arabera, egunero 800.000 litro petrolio isurtzen ari dira itsasora, baina Lamar McKay BPk AEBetan duen presidenteak agertu du ezinezkoa dela zehaztea.

AEBetako Gobernuak azaldu duenez, putzua ixteko piztu behar zen sistemak kale egin du, eta ondorioz oraindik ere petrolioa isurtzen jarraitzen du.

Une honetan, robot batzuk erabiltzen ari dira putzua zigilatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea