Mundua -

Abhisit Vejjajiva

Thailandiako bozak azaroan egitea proposatu du lehen ministroak

Apirilean, 'alkandora gorrien' buruzagiekin izandako negoziaketetan hauteskundeak abenduan egitea proposatu zien lehen ministroak, hau da, hilabete bat lehenago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskundeak azaroaren 14an egitea proposatu du gaur Abhisit Vejjajiva Thailandiako lehen ministroak. Horrela, ''alkandora gorriekin'', Gobernuaren kontrako manifestariekin, adiskidetzeko egutegiarekin bat egin du lehen ministroak.

''Alkandora gorriak'' martxotik egiten ari diren protestarekin amaitzeko irtenbide politiko eta negoziatu bat beharrezkoa dela errepikatu zuen Vejjajivak iragan asteburuan.

Apirilean, ''alkandora gorrien'' buruzagiekin izandako negoziaketetan hauteskundeak abenduan egitea proposatu zien lehen ministroak, hau da, hilabete bat lehenago, eta orduan proposamena arbuiatu egin zuten ''alkandora gorriek''.

Bangkokeko erdialdean diren manifestariek Exekutiboko buruzagiak egindako proposamena onartuko ote duten ez dago argi oraindik.

Krisi politikoa

Protestek, granaden eta lehergailuen eztandek eta manifestari eta segurtasun indarren artean izandako istiluek azken lau hamarkadetako krisi politiko larrienean murgildu dute Thailandia.

Protestak hasi zirenetik 27 lagun hil eta ia mila zauritu dira liskarretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea