Mundua -

Zika birusa

Haurdun daudenei Miamira ez bidaiatzeko aholkua eman die AEBk

Eltxoen ziztadak ekiditeko "beharrezko neurriak" hartzea eskatu diete AEBko agintariek iparraldelko biztanleei zein langileei. Azkenaldian 14 kasu diagnostikatu dituzte.

Eltxo baten ziztadak transmititzen du zika birusa. Argazkia: Zika
Eltxo baten ziztadak transmititzen du zika birusa. Argazkia: Zika
Eltxo baten ziztadak transmititzen du zika birusa. Argazkia: Zika

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurdun dauden emakumeei Miamiko iparraldera (Florida) ez bidaiatzeko gomendioa eman diete AEBko agintariek. Zika kasuak areagotu egin dira zonalde horretan, eta, azkenaldian, hamalau kasu erregistratu dituzte.

“Haurdun daudenei zonaldera ez bidaiatzeko gomendatzen diegu”, esan du Tom Frieden Gaixotasunen Prebentzioa eta Kontrolerako Zentroko zuzendariak.

Era berean, bertako biztanleei eta langileei “beharrezko neurriak” har ditzaten eskatu diete agintariek, ahal duten neurrian, eltxoen ziztadak ekiditeko. Halaber, sexu-harremanak babesik gabe ez izateko gomendatu diete, gaixotasuna beste pertsona bati transmititu zaiolakoan.

Hala, zika birusaren kasu berri horiek diagnostikatu ostean, gaixotasunaren jatorria izan litekeen milia bateko ibilbidea mugatu dute agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaixotasunak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Zika birusa albisteak