Mundua -

Portugal

Lau hildako eta 55 milioi euroko kalteak, Madeirako suteen ondorioz

Orduek aurrera egin ahala, haizea baretuko da eta eguraldiak hobera egingo du. Sugarrek ehunka zauritu utzi dituzte.

Suak etxebizitza ugari kiskali ditu. Argazkia: EFE
Suak hainbat etxebizitza kiskali ditu. Argazkia: EFE
Suak etxebizitza ugari kiskali ditu. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madeira uhartearen hiriburuan (Portugal) izandako sugarrek gutxienez lau hildako eta 55 milioi euroko kalteak utzi dituzte, Gobernuak baieztatu duenez. Suteak astelehenean hasi ziren eta hainbat etxebizitza kiskali ditu. Laugarren hildakoa ospitalera eramaten ari ziren unean hil da.

Sutea piztu eta hiru egun geroago, Paulo Cafofo Funchaleko Ganberako presidenteak azaldu duenez, sugarrek 55 milioi euroko kalteak eragin dituzte. Alde horretatik, 200 etxebizitza baino gehiago kiskalita daude eta beste asko kaltetuta geratu dira.

Era berean, behin behineko balorazioa dela esan du Cafofok, sugarrek eragin dituzten kalte guztien azterketa sakona egin behar baitute. Horrenbestez, Madeirako hiriburuan piztuta jarraitzen duten suteek lau hildako eta 200 zauritu baino gehiago utzi dituela baieztatu du Cafofok. Halaber, mila pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.

Portugal kontinentalean 85 sute piztuta jarraitzen dute, eta horietako sei sute handiak dira. Larrienak Anadia, Arouca eta Agedan daude, Babes Zibileko Agintaritza Nazionalak (ANCP) azaldu duenez.

Hala, Babes Zibileko Agintaritza Nazionalak iragarri duenez, azken orduotan haizea baretu da eta eguraldiak hobera egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hondamendi naturalek kaltetutakoak