Mundua -
Alemania
Segurtasun-neurri bereziak Kolonian, Urtezahar gauerako
Iaz Urtezahar gauean izandako istiluak ekiditen ahaleginduko dira, segurtasun-baliabideak indartuta.
Agentziak | Erredakzioa
1.500 polizia, segurtasun pribatuko agenteak barne, lanean arituko dira Kolonian (Alemanian) Urtezahar gauean, iazko izandako gertaera larriak sahiesteko. Izan ere, 2015eko abenduaren 31ko gauean, 140 agente ez ziren gai izan hiri alemaniarrean jazotako eraso sexualak eta lapurretak kontrolatzeko.
Henriette Reker hiriko alkateak Udaletxeak prestatutako "segurtasun-kontzeptu" berria aurkeztu du, Urtezahar gau "alaia eta baketsua" bermatzeaz gain, iaz munduaren aurrean erakutsitako kaos eta ziurgabetasun irudia ezabatzeko.
Gaur hartan eta ondorengo egunetan, 1.200 lapurreta eta eraso sexual salatu zituzten, iskanbilaren ostean sortutako ikerketa-batzordeak aurkeztutako datuen arabera.
Abenduaren 31rako aurreikusitako neurriak ez ezik, bideozaintza sistema berria ipiniko dute martxan. Horrez gain, emakumeei erantzuteko unitate mugikorrak jarriko dituzte, eta petardoak eta su artifizialak debekatuko dituzte katedralaren inguruan.