Mundua -
Immigrazioa
4.500 etorkin erreskatatu dituzte azken orduetan Mediterraneoan
Erreskate ugari burutu behar izan zituzten atzo Italiako kostazainek. Guztira 33 operazio egin zituzten Siziliako Kanala bezala ezaguna den inguruan.
Agencias | Redacción
4.500 etorkin inguru erreskatatu dituzte azken 24 orduetan Mediterraneo itsasoan, Italiako kostazainek jakitera eman dutenez. Ostiralean 2.000 lagun erreskatatu zituzten.
Kostazainak gaineratu dutenez, atzemandako ontzietan lau gorpu berreskuratu dituzte.
Erreskate ugari burutu behar izan zituzten atzo Italiako kostazainek. Guztira 33 operazio egin zituzten Siziliako Kanala bezala ezaguna den inguruan. Kanal horrek Afrikako eta Italiako kostaldea elkartzen ditu.
ISMU elkarteak ezagutzera emandako datuen arabera, urteko lehen hiru hilabeteetan 24.000 etorkin heldu dira Italiara. Horietatik 2.293, laguntzarik ez zuten adin txikikoak ziren.