Mundua -

Uholdeen ostean

Pakistanen laguntzen duten atzerritarren kontra joko dute talibanek

AEBetako Gobernuko goi-kargudunen iturriak aipatuta BBCk zabaldu duenez, Asiako herrialdeak egun bizi duen kaos egoeran, atzerritarrak izango dira jomuga nagusia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistanera uholdeetan kaltetutakoei laguntza ematera doazen mendebaldarrei eraso egiteko asmoa dute bertako talibanek, BBC hedabide britainiarrak AEBetako Gobernuko iturriak aipatuta jakinarazi duenez.

AEBetako Administrazioak eskuartean duen informazioaren arabera, laguntza ematera doazen mendebaldeko atzerritarren aurka jotzeko planak ditu Teherik-Taliban taldeak, Pakistango talde islamisten artean, muturrekoena jotzen duten taldeak.

Orain arte horrelako erasorik ez da izan laguntzen ari diren atzerritarren aurka, baina orain, segurtasun prozedura berraztertzen ari dira Nazio Batuen Erakundeko agentziak eta gobernuz kanpoko erakundeak.

Duela lau aste hasi ziren eurite bortitzen ondorioz, aspaldiko hamarkadetako hondamendirik handiena bizi du Pakistanek, eta 17 miloi lagunek kalteak izan dituzte y 1.600 inguru hil dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea