Mundua -

Afganistan

Gutxienez 43 hildako, Kabulgo Intercontinental Hotelean izandako erasoan

Talibanek aldarrikatu dute erasoa, baina Barne Ministerioak integristen aldekoa den Haqqani sareari egotzi dio.

Erasoa Kabulgo Intercontinental Hotelean. Argazkia: EFE
Erasoa Kabulgo Intercontinental Hotelean. Argazkia: EFE
Erasoa Kabulgo Intercontinental Hotelean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 43 pertsona hil dira hainbat soldatu armatuk Kabulgo (Afganistan) Intercontinental Hotelean egindako erasoan, ToloNews telebista afganiarrak aditzera eman duenez. Talibanek aldarrikatu dute erasoa, baina Barne Ministerioak integristen aldekoa den Haqqani sareari egotzi dio.

"Haqqani sareak antolatu eta planifikatu du hotelaren aurkako eraso terrorista, Afganistan kanpoan babesleku ziurrak izan dituen taldeak", Pahjwok albiste agentziak ohar batean jakinarazi duenez.

Barne Ministerioaren esanetan, sei lapur sartu dira sukaldean, eta tiroka hasi dira festa batean zeuden pertsonen aurka, inor bereizi gabe.

Agintariek 126 biktima erreskatatu dituztela azaldu dute, horietatik 41 atzerritarrak. Gau osoan zehar tiroak entzun dituzte, 02:00etatik 04:00etara izan ezik. Agente bereziak sartu dira egoerari aurre egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak argazkiak Jihadismoa albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Terrorismoaren Biktimak Gaur Asia Afganistan