Mundua -

AFGANISTAN

Gutxienez 95 pertsona hil dira eta 158 zauritu, Kabulen izandako atentatu batean

Bonba auto bat eztandarazi dute Sadarat plazan, Barne Ministerioaren egoitza zaharratik gertu. Talibanek euren gain hartu dute erasoa.

Joan den asteazkenean Save The Childrenen egoitzaren kontrako atentatua izan zen afganistanen.
Atentatua Afganistanen.
Joan den asteazkenean Save The Childrenen egoitzaren kontrako atentatua izan zen afganistanen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 95 pertsona hil dira eta 158 zauritu Kabul (Afganistan) erdialdean  izan den atentatu batean. Bonba auto bat eztandarazi dute Sadarat plazan, Barne Ministerioaren egoitza zaharretik gertu.

Ismail Kawosi Afganistango Gobernuko bozeramaileak baieztatu duenez, hildakoak gutxienez 63 dira, eta baliteke datozen orduotan kopuruak gora egitea.

Talibanek euren gain hartu dute erasoa, Telegram sare sozialean zabaldu duten mezu baten bidez. "Martiri batek Barne Ministeriotik gertu dagoen lehen kontrol gunea harrapatu du bonba auto batekin", esan dute.

Barne Ministerioaren garai bateko eraikinetik eta NDS Segurtasunerako Zuzendaritza Nazionaletik hurbil izan da leherketa. Afganistango inteligentzia agentzia nagusia da NDS.

Atentatu-bolada

Talibanak eta Estatu Islamikoa (EI) eraso terrorista ugari egiten ari dira azken egunotan herritarren aurka, eta testuinguru horretan gertatu da atentatua.

Joan den asteburuan 20 bat pertsona hil ziren Kabulgo Intercontinental Hotelean izandako erasoan. Sei erasotzaile hotelean sartu eta segurtasunerako soldaduekin hamabi ordu aritu ziren borrokan.

Asteazkenean, berriz, Estatu Islamikoak Save the Children erakundearen egoitza erasotu zuen Jalalabaden. Horren ondorioz, gobernuz kanpoko erakundeko lau langile hil ziren, bertatik pasatzen ari zen pertsona bat, soldatu bat eta bost terrorista.

NBEaren gaitzespena

Antonio Guterres Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak gaitzetsi egin du Kabulgo erasoa: "Zibilen kontrako erasoak Giza Eskubideen eta nazioarteko lege humanitarioen urraketa larria dira, eta ez dute inolako justifikaziorik".

Bere bozeramailearen bidez zabaldutako mezuan, Guteresek erasoaren errudunak Justiziaren aurrera eraman behar direla esan du, eta doluminak eman dizkie biktimen senideei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Atentatuak bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Asia albisteak Afganistan gaur