Mundua -

Erresuma Batua

Nikolai Glushkov iheslari errusiarra hilik aurkitu dute bere etxean, Londresen

Bestalde, azken urteetan Erresuman Batuan gertaturiko 14 heriotzarekin Errusiak zerikusirik ote duen ikertuko dute bertako Poliziak eta MI5 zerbitzu sekretuak.

Nikolai Glushkov erbesteratu errusiarra. Irudia: Agentziak
Nikolai Glushkov erbesteratu errusiarra. Irudia: Agentziak
Nikolai Glushkov erbesteratu errusiarra. Irudia: Agentziak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nikolai Glushkov erbesteratu errusiarra, Boris Berezovsky hildako oligarkaren laguna, hilik topatu zuten astelehen gauean bere etxean, Londresen, Erresuma Batuko komunikabideek gaur jakitera eman dutenez.

Bestalde, Amber Rudd Erresuma Batuko Barne ministroak gaur iragarri duenez, azken urteetan gertaturiko 14 heriotzarekin Errusiak zerikusirik ote duen ikertuko dute bertako Poliziak eta MI5 zerbitzu sekretuak.

68 urteko Glushkov iheslaria hilik aurkitu dute haren senideek eta lagunek, The Guardian egunkariak zehaztu duenez.

Londreseko metropoli-poliziak jakinarazi duenez, terrorismoaren aurkako taldeak ikerketari heldu dio “badaezpada”. 60 bat urteko gizonezkoa Kingston barrutian hil da, Erresuma Batuko hiriburuaren hego-mendebaldean.

Berezovsky eta Glushkov

1999an, Berezovskyk Erresuma Batura ihes egin zuenean, Glushkovi iruzurra eta dirua zuritzea egotzi zioten, egunkariaren arabera.

Erbesteratuak Londresen babes hartu zuen. Iaz, martxoan, zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten zuzendari finantzieroa zenean Aerofloti iruzurra egiteagatik, The Telegraph egunkariak azaldu duenez.

Berezovsky urkaturik topatu zuen bere etxean, Berkshiren (Ingalaterra) 2013an. Bere buruaz beste egin zuela ematen du, baina halakorik ez zuten sinetsi gertukoek.

Glushkoven heriotza Londresen eta Moskuren arteko tentsio une batean gertatu da, martxoaren 4an Serguei Skripal espioi errusiarra pozoitu ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Errusia argazkiak Erresuma Batua albisteak Gaurko azken orduko albistea Londres albisteak gaur