Mundua -

VENEZUELA

Kellogg's enpresa estatubatuarrak itxi egin du Venezuelan zuen lantegia

Venezuelako zereal ekoizle handiena da Kellogg's. Nicolas Madurok iragarri du Interpolera joko duela, itxiera 'legez kanpokoa' dela salatzeko.

Venezuelako zereal ekoizle handien da Kellogg. Argazkia: EFE.
Venezuelako zereal ekoizle handien da Kellogg. Argazkia: EFE.
Venezuelako zereal ekoizle handien da Kellogg. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kellogg's enpresa estatubatuarrak Venezuelan duen lantegia itxi egin duela baieztatu du Nicolas Maduro herrialde horretako presidenteak,  eta gogor kritikatu du erabakia, Valentzia hirian egin duen kanpaina ekitaldi batean.

Maduroren hitzetan, itxiera "legez kanpokoa" da eta  Interpolera joko dute enpresako arduradunei 'kode gorria' (alerta maila gorena) deritzona ezartzeko. Venezuelako zereal ekoizle handiena da Kellogg's.

"Kellogg'sek Maracayn (Venezuela iparraldean) duen egoitzaren ateak itxita daude gaurtik, eta langileei itxieragatik dagokien ordainsaria jada eman diete. Hori Konstituzioaren aurkako da, erabat legez kanpokoa", esan du Madurok.

Atzo eman zien enpresak langileei itxieraren berri, Venezuelak bizi duen krisi ekonomikoagatik, negozioa bideragarria ez dela argudiatuta.

Erabakiaren berri izan orduko, Maduroren Gobernuak hainbat neurri hartu ditu, itxiera geldiarazteko eta zereal ekoizpenari eusteko.

Venezuelako presidenteak "hauteskunde estrategia bat" ikusten du Kellogg'sen erabakiaren atzean. Maiatzaren 20ko bozetarako lau egunen faltan enpresa ixtea "ez da kasualitatea", Maduroren hitzetan. "Herria beldurtzea da helburua", esan du.

Auzitara joko dutela iragarri du buruzagi venezuelarrak, eta Interpolen salaketa jarriko dute, Kellogg'seko arduradunei  'alerta gorria' kodea ezartzeko.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Venezuela Enpresak