Mundua -

2019ko Martxoak 29

EBko biztanleek 'brexit'aren ostean han jarraitzeko sistema proposatu du Londresek

Hiru milioi herritar baino gehiagori eragingo lieke proposamenak. Eskaria aurkeztu beharko dute 'finkatu' edo 'aurrefinkatu' estatusa lortzeko.

Foto de archivo: EFE
Foto de archivo: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernu britainiarrak sistema berri bat proposatu zuen atzo han bizi diren Europar Batasuneko herritarrek bertan jarraitu ahal izateko, brexita indarrean sartu ostean.

Hiru milioi pertsona baino gehiago egongo dira egoera horretan, eta hori da hain zuzen EBko eta Erresuma Batuko gobernuak negoziatzen ari diren gai korapilatsuenetako bat.

Sajid Javid Barne ministroak azaldu duenez, Europar Batasuneko Finkatzeko Sistemaren proposamena  prozesu "sinplea eta zuzena" da, EBko herritarrek mugarik jabe lurralde britainiarrean egoteko aukera izan dezaten. "Prozesuan, -malgutasuna- ematen saiatuko gara, ez dugu aurre egiteko arrazoirik bilatuko", baieztatu du ministroak, ohar baten bidez.

Proposamenaren arabera, EBko herrialdeetako herritar batek bost urte baino gehiago jarraian eman izan baditu Erresuma Batuan 'finkatu' estatusa jasoko du eta, hortaz, britainiarren eskubide berdinak izango ditu lan egiteko, ikasteko eta gizarte zerbitzu zein onurak jasotzeko, gaur egun bezalaxe. Sistema hori bera aplikatuko litzaieke gertuko senideei, esaterako, ezkontide, seme-alaba, guraso eta ilobei.

Abenduaren 31aren aurretik Erresuma Batuan bizi direnen kasuan, aipatutako estatusa lortzen ez badute, 'aurrefinkatu' egoeran egongo dira, bost urteko epea bete arte. Barne Ministeriotik adierazi dutenez, sistema 2018 amaieratik 2021eko ekainera arte egongo da martxan, eta ez da zama izango.

Eskakizuna egiten duten herritarrek haien nortasuna eta Erresuma Batuan bizi direla egiaztatu beharko dute, hala nola, zigor aurrekari larriak ez dituztela. Gainera, aholkularitza zerbitzua ere izango dute prozesuan zehar. 1.500 pertsona inguru ari dira lanean sistema interneten eta telefonoetarako aplikazioetan martxan jartzeko.

Eskari bakoitzak 65 libra (75 euro inguru) eta 32,5 balioko du (37,4), hurrenez hurren. Dagoeneko bizileku-baimena dutenen kasuan doakoa izango da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Erresuma Batua Eguneko albisteak Albisteak Brexita Zer da Brexita Theresa May Londres Ingalaterra