Mundua -

Atika eskualdean

88 lagun dira dagoeneko Greziako suteetan hildakoak

Oso larri zegoen 42 urteko emakumezko bat da azken hildakoa. Kaltetutako zonaldeak garbitzen eta biktima gehiagoren bila dabiltza orain.

Mende honetan Europan izandako suterik larrienak izan dira Greziakoak. Argazkia: EFE
Mende honetan Europan izandako suterik larrienak izan dira Greziakoak. Argazkia: EFE
Mende honetan Europan izandako suterik larrienak izan dira Greziakoak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astelehenean Greziako mendebalde kostaldeko Atika zonaldean izandako suteen ondorioz hildako lagun kopuruak gora egin du larunbat honetan, eta 88 dira jada, azken txosten ofizialaren arabera. Oso larri zegoen 42 urteko emakumezko bat da azken hildakoa.

Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, 48 lagunek ospitaleratuta jarraitzen dute. Horietako bi haur dira, baina hobera egin dute eta litekeena da datorren astearen hasieran alta jasotzea. Bederatzi zaurituk, ordea, oso larri jarraitzen dute.

Autopsiak egin ostean, orain arte 10 bat lagun identifikatu dituzte. Dena dela, biktima guztiak identifikatuta ez daudenez, oraindik ez dakite zenbat desagertu dauden.

Kaltetutako zonaldeak garbitzen eta biktima gehiagoren bila dabiltza orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Suteak Grezia Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Sumendien erupzioek kaltetutakoak