Mundua -
Krisi politikoa Tunisian
Tunisiako koalizio gobernua hurrengo orduetan iragarriko dute
Presidentetzarako eta Parlamenturako hauteskundeak sei edo zazpi hilabete barru egitea adostu dute Gobernuak eta oposizioak. Hauteskunde horiek nazioarteko begiraleen zaintzapean egingo dituzte.
Erredakzioa
Mohamed Ghannouchi Tunisiako lehen ministroak onartu egin du oposizioak koalizio gobernu bat osotzeko egindako negoziazio proposamena. eta negoziazio horien emaitza datozen orduetan iragarriko dute.
Momentuz, jakiera eman duten gauza bakarra sei edo zazpi hilabete barru hauteskundeak egiteko lortutako akordioa izan da. Haustekunde horietan presidente eta Parlamentu berria hautatuko dute eta nazioarteko begiraleen zaintzapean egingo dira.
Bestalde, Fued Mebaza Tunisiako bitarteko presidentearen hitzetan, tunisiar bat ere ez da Zine el Abidine Ben Ali aurreko presidentearen ihesarekin irekitako prozesu politikotik kanpo geratuko.
"Tunisiar guztiak prozesu politikoari lotuta izango dura, inolako salbuespen eta bazterketarik gabe" , esan du agintari berriak. Mebaza Parlamentuko presidentea izan da larunbat goizean presidente kargua hartu duen arte.
42 hildako, Monastir kartzelan
Gutxienez 42 pertsona hil dira Monastir kartzelan ihesaldi saio naten ondorioz sortutako sutean. Presoek oheei sua eman diete eta sugarrak kartzela osora zabaldu dira.
Preso batzuek ihes egitea lortu dute eta beste batzuk kartzelan harrapatuta geratu dira. Azken hauen artean hildakoak eta zaurituak daude.
Matxinadak eta boterea uztea
Matxinadak eta istiluak nagusi izan diren egun batzuen ostean, Zine el Abidine presidente ohiak Gobernua kargutik kendu eta sei hilabetetan hauteskundeak deitzea erabaki zuen ostiralean.
Handik gutxira, Ben Ali karguan jarraitzeko "aldi baterako ezgai" izendatu dute eta herrialdetik alde egin du 23 urtetan boterean izan ondoren. Ben Ali Saudi Arabian babesa aurkitu du, Tunisian boterea zintzilik utzita.