Mundua -
2. kategoria
Florence urakanak indarra galdu du, baina hilgarria izaten jarraitzen du
Hego Carolinako Myrtle Beach hiritik 520 kilometrora dago, eta 175 km/h-ko haize-boladak ditu.
Agentzia | Erredakzioa
Florence urakanak indarra galdu du, eta 2 kategoriako urakana izatera pasatu da, Ameriketako Estatu Batuetako kostara iristen ari denean, Urakanen Zentro Nazionalak ostegun honetan jakitera eman duenez. Halere, potentzialki hilgarria izaten jarraitzen duela nabarmendu du.
Hego Carolina estatuko Myrtle Beach hiritik 520 kilometrora dago, eta 175 km/h-ko haize iraunkorrak ditu, Miamin egoitza duen zentro horren esanetan.
Urakanen Zentro Nazionalaren arabera, urakana ipar-mendebalderantz doa, orduko 28 kilometroko abiaduran.
Urakanaren erdigunea Ipar Carolinako eta Hego Carolinako kostara hurbilduko da ostegun honetan, eta Ipar Carolinako hegoaldeko kostan edo bertatik gertu ibiliko da, baita Hego Carolina ekialdean ere.