Mundua -

1 KATEGORIAKO URAKANA

Florencek indarra galdu du kostara bidean, baina uholdeak eragin ditu hainbat tokitan

Meteorologoek egindako aurreikuspenen arabera, 1 kategoriako urakanak Cape Fear inguruan, Ipar Karolinan, joko du lurra ostiral eguerdian.

Florence urakanaren begia. Artxiboko argazkia: EFE
Florence urakanaren begia. Artxiboko argazkia: EFE
Florence 1. mailako urakan gisa heldu da Ipar Carolinako kostaldera

1:24

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Florence urakanak ostiral eguerdian joko du lurra, Cape Fear inguruan, Ipar Karolinan, 1 kategoriako urakan bihurtuta. Azken orduetan indarra galdu badu ere, uholdeak eragin ditu Ipar eta Hego Karolinako hainbat tokitan.

Urakanak Ameriketako Estatu Batuetako ekialdeko kostaldea astinduko du eta haizeak gogor joko du, meteorologoen arabera.

Roy Cooper Ipar Karolinako gobernadorearen hitzetan, "ekaitz historikoa" izango da eta euriteak eta uholdeak eragingo ditu ia estatu osoan.

Ipar Karolinan zortzi hilabetean egiten duen adina euri bizpahiru egunetan egitea espero da, Brandon Locklear AEBko Meteorologia Zerbitzuko kideak aurreratu duenez.

Litekeena da urakanaren ondorioz, milioika lagun argindarrik gabe gelditzea eta argindarra berrezartzeko egunak behar izatea.

Outer Banks uharteetan, Ipar Karolinan, errepideak urak hartu ditu.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak Alerta meteorologikoak argazkiak Eguraldia Donostia Albisteak Gaur Hondamendi naturalak Eguneko albisteak Uholdeak bideoak Urakan gaur